Arantzazuko Adiskideak
  • Ehun Soziala
  • Elkartea edo federazioa
  • Laguntza eta gizarte-ekintza
2005ean, Iñaki Beristain frantziskotarraren ekimenez sortutako elkartea. Arantzazuren inguruko eragileak saretzeko xede nagusia zuen. Hortik, helburu ezberdinak jaiotzen ziren: baloreak gorde, komunitatean lan egin, gizartearentzat aritu, proiektuak babestu, Arantzazu ezagutzera eman. Arantzazu sinbolo ezberdinen batura da, zaindu beharreko ondare inmateriala. Arantzazu ezagutzea, Arantzazu maitatzea da. Eta maite duzuna, zaindu egin behar da. Horretarako, 700 bazkidetik gora ditu elkarteak.
Arantzazuko Santutegia, Gandiaga topagunea
Arantzazu
688613840

Gaiak

Nori zuzendua edota Norentzat

Sektorea

Nabarmendutako ekimenak

Asisko Topagunea.
Hainbat erakundek lagundutako obra soziala da. Urtean zehar bergizarteratzeko beharra duten 200 pertsonetik gorari laguntza eta babesa ematen diona. Boluntarioen eskutik gauzatzen dugu.
Doluara lantzeko tailerrak
Urtero gabonetan, irailan eta maiatzan doluaren inguruko tailerrak egiten dira, adituekin batera prozesu hori egiten laguntzeko.
Ixiltasun tailerra.
Asteburu bateko topaketa bat nork bere hauskortasunarekin harremantzeko ixiltasunaren bidetik.
Mikopoteoa
Perretxikoekin lotuta dagoen jardunaldia, Parketxearekin elkarlanean. Horren barrun gaiarekin lotutako aditu baten hitzaldia eta ondoren Arantzazuko jatetxe bakoitzak perretxikoekin pintxo bat asmatu eta horiekin pintxopotea egiten dugu pintxo goxoak dastatzeko. Pandemiak etendako ekimen hau berreskuratzeko asmoarekin gabiltza.