Ekintza Komunitarioa

Zer da Oñati ekintza komunitarioa?

Oñatiko sare sozial eta instituzionalaren parte diren pertsonen eta erakundeen topaleku eta elkarrekintza espazio bat sortzea du helburu. Lurraldearen beharren eta erronken aurrean udalerriko Ekintza Komunitarioa indartuko duen estrategia era kolektiboan garatzea du helburu.

Zer aurkituko duzu?

Plataforma digital hau Oñatiko esparru, eragile eta ekimenak ikusarazteko, hausnartzeko eta elkarrekin saretzeko tresna kolektibo eta kolaboratiboa da.

Espazio honetan aurkituko duzu:

  • Hasiera Plataformako apartatuen laburpena, azken orduko albisteak, azken mapaketa ekimenak eta gaurkotutako datu orokorrak.
  • Ekintza Komunitarioa. Prozesu honen inguruko azalpen laburra.
  • Ekosistema Oñatiko ekintza komunitarioarako ekimenak eta baliabideak ageri diren mapa eta entitatea edo baliabidea kokalekuaren, izenaren ala tipologiaren arabera edo hartzaile populazioaren ala eskaintzen duten jarduera edo zerbitzuaren arabera aurkitu ahal izateko bilatzailea, besteak beste.
  • Datuak. Plataforman jasotako Oñatiko ekintza komunitarioarako ekimenen eta baliabideen datu orokorrak azaltzen dituen datu-bisorea.
  • Gaurkotasuna. Udalerriko ekintza komunitarioarekin zerikusia duten berriak jasotzen dituen atala eta informaziorik ez galtzeko harpidetu zaitezkeen buletina.
  • Kontaktua. Gurekin harremanetan jartzeko kanalak.
Nola parte har dezaket?

Parte hartu eta mapaketari ekin.

Sartu