Debagoienako Gurutze Gorria. Oñatiko boluntarioak
  • Ehun Soziala
  • GKE
  • Laguntza eta gizarte-ekintza
Debagoienako Gurutze Gorriari lotutako boluntario talde bat gara, gizarte ekintza, sorospenak eta larrialdietan lan egiten gabiltzanak. Alde batetik egoera zaurgarrian dauden familiei laguntza eskaintzen diegu, besteak beste, eskolarako materialak hornituz, pobrezia energetikoari aurre eginez edota laguntza teknikoak eskainiz. Gainera, boluntarioekin larrialdi egoeretan irteerak egin edo babes zibila antolatzen dugu, ekitaldien osasun estaldura egin, etab.
Elorregi Auzoa, 5, 20570 Bergara, Gipuzkoa
943765576

Gaiak

Nori zuzendua edota Norentzat

Sektorea

Nabarmendutako ekimenak

Eskola materialen banaketa
#GurutzeGorriaDebagoiena-k zaurgarritasun egoeran dauden familien haur eta gazteei, 195 eskola-material sorta banatu dizkie. Arreta jaso duten udalerrietako gizarte zerbitzuen eta Debagoieneko Gurutze Gorriaren arteko lankidetzari esker, 120 familien eskaerei erantzun ahal izan zaie.
Laguntza-produktuen doako mailegua
GurutzeGorriaDebagoiena-k ortesi eta geriatriako produktuen doako mailegu-zerbitzuko katalogoa zabaldu du Oñatiko Udalaren diru-laguntza bati esker: 2 gurpil-aulki eta lau gurpileko 3 taka-taka balazta gehiagorekin.
Debagoieneko Gurutze Gorriaren 40 urte
40 urte bete genituen herritarren zerbitzura. Nahiz eta Gurutze Gorriak 1870ean Oñatiko Hirugarren Karlistaldian lehen zerbitzuak egin, 1983/84.enean gaur egungo San Prudentzioko bidegurutzean ezarri zen. Gaur egun, egoera ahulean dauden pertsonen aldeko proiektuei jarraipena ematen jarraitzen dugu boluntario eta bazkide guztiei esker.