Hotz Oñati
  • Tejido Social
  • ONG
  • Apoyo y acción social
Errefuxiaten egoera dela eta laguntza xume eta duina emateko sortutako taldea, hau da, errefuxiatuen giza eskubideen aldeko elkartea.
Larraña Auzoa, 16 (ELTZIA eraikina)
Oñati Centro Urbano
627 989 820 / 667 904 937

Temática

Dirigido a

Sector

Iniciativas destacadas

Laguntza ekonomikoa bidaltzea (2022)
2022an 16 proiektu edo elkarte lagundu zituen 10 herrialdetan. Lagundutako elkarteak: Salvamento Maritimo Humanitario (SMH), Solidarios sin fronteras, EnRedSos, Zaporeak, No name kitchen, Tarifeños solidarios, GBGE, Kairos, Uganda, Acción directa sierra norte, Solidary Wheels, EREI, Hermasoloña, Auzolana (Ukrania), Irungo harrera sarea, Por Causa eta Bolondresekin bidalitako laguntza zuzena. Non? Grezia, Ukrania, Yemen, Andaluzia, Ceuta, Uganda, Irun, Sahara, Mediterraneoa eta Serbia.
Bilketak eta material humanitarioa bidaltzea (2022)
2022an Hotz Oñatik premia handiko produktuak (janaria, kitak, arropa, xaboiak eta abar.) ere bidali zituen Greziara, Saharara, Ukraniara, Ceutara, etab. Konkretuki janaria Greziara (Zaporeak eta En Red Sos), Aita Mari erreskate-ontzirako barrita energetikoak, arropa Ceuta eta Andaluziara, jostailuak eta xaboiak Greziara, barrita energetikoak Ukraniara, etab.
Sentsibilizazioa eta denuntzia (2022)
Sentsibilizazioa eta denuntzia errefuxiatuen egoerari buruz sentsibilizatzeko. 2022an ondorengo ekintzak burutu ziren: "Izan gaitezen babesleku; Bide seguru eta legalak orain!" / "Seamos refugio; ¡Rutas seguras y legales Ya!" sentsibilizazio kanpaina, “Migrar y resistir” liburuaren aurkezpena, Oñatiko jaietan Hotzeko informazio puntua txosnagunean, Mugen inguruko argazki erakusketa, Sentsibilizazio-kanpaina: eskumuturreko horia eta Sinadura bilketa #RegularizaciónYa mugimenduaren barruan.